Aizkorri Mendizale Elkartearen 50.urteurrena

Hamabi hilabete horietan elkarteak bete berria duen mende erdia ospatzeko hainbat ekintza antolatu zuen.Hunkigarriena, dudarik gabe bazkide sortzaileei egindako omenaldia izan zen. Lagun hauek berrogeita hamar urteko ibilbide honetan bizi izan dituzten pasadizo eta anekdota ugari gogoan zituzten oraingo kideekin konpartitzeko.

Irailaren 14ean eguerdian elkartu ziren eta mokadutxoa egin ondoren ikus-entzunezko emanaldia egon zen, Jose Sanchez elkarteko lehen lehendakariak sortua. Benetan une hunkigarria izan zen. Hemen duzue ikusi ahal izan genuen aurkezpena.

Ikus aurkezpena

50. urteurreneko ospakizunaren argazkiak:

"Mendiko umea naiz,
mendia det maite,
ez nintzake biziko
menditik aparte:
eta gaur kalean, ai!,
bizi banaiz ere,
ez naiz bizi mendira
begiratu gabe."

− (A. Arzak)