was successfully added to your cart.

Argazki emanaldia: 40 urte eta gero, Vignemale

28-06-76-couloir-argentiere-sebas-fernando-020

Ekainaren 28an 40 urte bete ziren  Fernando Terradillos ordiziarra, Sebastian Sánchez beasaindarra eta Jose Luis Orbegozo azpeitiarra Vignemalen zendu zirenetik. Hori dela eta, ekainean elkartetik hamasei lagun joan ziren Vignemalera, mendian hildako mendizaleon oroimenez.

Vignemaletik ekarritako argazki emanaldia izango da ostiralean, irailak 30, arratsaldeko 8:30etan, Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzan, Arana kalean. Aurten egindako argazkiekin batera, garai hartako mendizaleenak ere ikusteko aukera izango dugu, familiartekoek utzitako argazkiekin eta Martin Garciak mendi irteera hartan bertan grabatutako filma laburra ere bai.

 

Idatzi

Your email address will not be published.