Federatu txartelak 2018

Federatu lizentzia mendizale elkarte baten bitartez tramitatu beharra duzu. Aizkorri Mendizale Elkarteak online egiteko aukera eskaintzen dizu. Bertan ordaindu eta Aizkorri Mendizale Elkartean jaso ahalko duzu.  Bazkide izan ala ez guztiei ematen diegu aukera federatu txartela egiteko.
Urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko indarra edo balioa du. Urtea amaitu baino lehen tramitatzea komenigarria da, baina, abuztua ezik, urteko edozein arotan tramita daiteke; beti ere urteko kuota osoa ordaindu behar da.

Adinari dagokion kategoriaren eta aukeratutako estalduraren arabera, kuota desberdinak dira.

Zer nolako estaldura eskaintzen dit federatu txartelak?

Bai istripu asegurua eta bai Pyrenaica hiruhilabetekariaren harpidetza dauzka barnean.
Aseguru honek estaldura mota desberdinak ditu:

  • Geografikoak: estaturako, Frantziako pirineorako (Andorra, Portugal eta Atlas), mundurako eta espedizioetarako. Mailakatuta daude estaldurok, hau da, edozein estaldura geografikok behekoak dauzka barnean. Estaturako estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.
  • Jardueretakoak: oinarrizkoa (ibilaldiak, eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, etabar), alpetar eskia, snowa eta mendiko txirrinda edo BTTa. Oinarrizko estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.

Federatu txartela egiteko jarraitu itzazu ondorengo urratsak:

  • Aukeratu beheko taulan zuri dagokizun txartela eta zanpatu bertan.
  • Txartelaren fitxan egonik gehigarriren bat ere gehitu ahal izango duzu.
  • Txartela erosketa saskira gehitu eta saskira joan.
  • Zure datuak osatu, txartelean agertuko diren datuak izango dira hauek; beraz, beste pertsona baten ordez ari bazara txartela egiten bere datuak ipini mesedez.
  • Azkenik ordainketa burutu kreditu txartelaren bidez.
  • Txartela jaso bezain laister Aizkorri Mendizale Elkartean jaso ahal izango duzu.

Zalantzarik baduzu idatzi iezaguzu ondorengo emailera: aizkorrimendi@gmail.com

ESPEDIZIOA: 1.240,00 € | ESKI ALPETARRA: 31,50 € | SNOW + (eski alpetarra): 41,00 € | MENDIKO TXIRRINDA (BTT): 18 €

GEHIGARRI hauek, txartelaren fitxan aurkituko dituzu, zure txartelari atxikitzeko: