was successfully added to your cart.

Finalista egunean ere, gogotsu!

img-20161110-wa0007

Haizeari, euriari eta hotzari aurre eginez talde jendetsua animatu zen azaroaren 6ko finalista egunean. Urte guztian zehar egindako irteerengatik jasotzen dituzten domina eta  sariak jasotzeko gogotsu etorri zitzaizkigun eskola umeak. Helduak ere ez ziren atzera gelditu, hainbat gurasorekin batera ohiko taldea ere han baitzegoen.

Guztira laurogei mendizale inguru izan ginen Murumendirantz abiatu ginenak, eta ehun pertsona inguru Garinen, txistularien laguntzarekin izandako jai-giroan. Umeak izan ziren protagonista  urtean zehar hildako mendizaleak oroitu ondorengo ospakizuntxoan. Segi horrela, gazteok! Mendizale apartak zarete!!!

Bukatzeko aperitibo ederra destatu ahal izan genuen zuzendaritza eta ingurukeon lanari esker. Gustura hartu genituen salda beroa eta mokadutxoa, bai horixe!

Mila esker Garingo auzokideei, beste behin ere,  elkartea,frontoia eta eliza erabiltzen uzteagatik, eta datorren urtera arte guztioi!

 

Idatzi

Your email address will not be published.