was successfully added to your cart.

Goierriko 2019ko Ibilaldi Neurtua martxoaren 10ean Beasainen

Hurrengo martxoaren 10ean Gipuzkoako eskualde desberdinetan Eskolarteko Mendi Lehiaketaren Ibilaldi Neurtuen artean Goierriri dagokiona Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatuko du.

Ibilaldian parte hartu ahal izango dute Gipuzkoako ikastetxeetako ikasle guztiek, Eskolarteko Mendi Lehiaketan izen-emanda egon edo ez.

Izen emateak ikastetxeetan egingo dira martxoaren 7rako, eskola kiroleko arduradunen bidez.