was successfully added to your cart.

Igandean, maiatzak 29, eskola umeekin Aralarrera

Heldu zaigu ikasturte bukaeran egin ohi dugun egun osoko txangoa egiteko garaia ere, jaien Aralar aldera egingo dugu txangoa.

Hasiera batean Guardaetxetik Hirumugarrieta-Igaratza aldera hurbiltzeko asmoa bagenuen ere, hainbat eragozpen sor litezkeenez (eguraldia eta 14 orduko martxa tarteko), badaezpada ere bazkaltzeko tokia leku irisgarri baten jarri nahi izan dugu. Hori dela eta, Lizarrustitik Larraitzerako txangoa egingo dugu eta eguraldiaren arabera aukeratuko dugu ibilbide zehatza.

Egun osorako txangoa denez, bi poltsa eramatea komeni da. Bata, soinean eramatekoa hamaiketakoarekin, eta bestea, autobusean uztekoa bazkariarekin eta arropa aldagarriarekin.

Autobusa goizeko 8etan aterako da Zaldizurreta kaleko aparkalekutik. Ostiralean apuntatzeko elkartean izango gara 19:00etatik 20:00etara. Anima zaitezte denok, ederki pasako dugu eta!

 

Idatzi