was successfully added to your cart.

Maiatzean, Juanito Ciaren omenez, Sagastarrira

IMG-20160521-WA0016

Maiatzaren 21ean, larunbatean, elkarteko hainbat kide hurbildu ziren Sagastarriko tontorrera. Izan ere urtero egin ohi dugu irteera hori maiatza bukaeran, gogoratuz Juanito Cïaren errautsak bertan zabaldu zirela 2004ko maiatzaren 24an.

Juanito Cíaren mendi horrenganako miresmena ezaguna zen eta jadanik 1993an haren izena daraman mendi-buzoi bat jarri zuen Aizkorri Mendizale Elkarteak tontor honetan, nolabait eskertu nahian hainbat hamarkadatan mendizaletasunaren alde, batez ere gaztetxoekin, egindakoak!

Idatzi