was successfully added to your cart.

Pirinioetan, gozatuz!

ibonanayet_midi_20160924

Iaz aspaldiko ohitura on bat berreskuratu zuen elkarteak, iraileko akanpada edo txango berezia egitearena, eta aurten ere segida eman nahi izan diogu ekimenari. Eskoletako umeei ere gonbitea bidali zaie eta dozenatik gora izan dira gurasoekin batera etorri direnak. Guztira 47 mendizale elkartu gara. Pausu honetan hurrengo urterako bigarren autobusa ere beharko dugu!

ibon-annayet20160924 annayet20160924

Larunbatean, irailak 24, goizean goiz abiatu ginen autobusez, eta Canfranc-en utzi gintuen.  Ibon de Annayet-erako bide ederra Canal Royatik barrena egin ondoren, nahi izan zuenak Annayet-eko erpineraino igo ahal izan zuen (2555m), Annayeteko punta zorrotz famatua alde batera utzita.

Lakuaren inguruan bazkaldu eta lasai indar berritu ondoren (bainu “freskagarria” hartu zuenik ere izan zen), argazkiak atera eta beheraka, Formigalen baikenuen autobusa zain.

Panticosako Casa de Piedra delakoan afaldu eta lo egin ahal izan genuen, hurrengo egunean Brazato lakuetarantz abiatzeko. Euria egingo ote zuen beldur ginen, baina eguerdira arte aterri eutsi zion, zorionez! Brazato goikoan hamaiketako ederra hartu eta beherantz abiatu ginen lasai-lasai gehienok. Bitartean, indartsuenak Vacias mendi magaleraino jarraitu zuten, bidaiari azken momenturaino zukua atera nahirik.

Berriz ere Panticosan bazkaldu eta zazpietako Beasainen ginen, nahi zuenak botoa emateko aukera ere galdu gabe!

 

Idatzi

Your email address will not be published.