was successfully added to your cart.

VIGNEMALE: Jose Luis, Fernando eta Sebastian, 40 urte eta gero, gogoan zaituztegu!

DSC_0178

1976ko ekainaren 28an zendu ziren Vignemale mendian Jose Luis Orbegozo azpeitiarra, Fernando Terradillos ordiziarra eta Sebastian Sánchez beasaindarra, Goobe izeneko erlaitzetik gora joanda, tontorretik hurbil zeudela, amildu zirelarik.

40 urte geroago, Aizkorri mendizale elkarteak mendizaleon oroimena berritzea eta omenaldi xume bat eskaintzea nahi izan du, eta hartarako aukeratutako bidea mendia bera izan da: Vignemalera irteera. Inguruko kirol-bazkide eta lagunen artean deia zabaldu ondoren, hamasei mendizale joan gara, tartean Sebastian Sanchezen iloba bera: Xabier Sanchez donostiarra. Gainontzekoak, elkarteko 11 kide, Beasaingo beste 3 lagun eta Idiazabalgo 1.

Giro ezin hobean burutu dugu bi egunetako ibilaldia. Larunbat gaua Bayssellance aterpetxean egin ondoren, igande goizean abiatu gara tontorrera, oraingoan bide arruntetik. Goizeko hamarrak inguruan, laino artean bazen ere, tontorrean ginen guztiok Jose Luisen, Fernandoren eta Sebastianen omenez minutu bateko isilaldia eginez.

40 urte eta gero, gogoan zaituztegu!

AIZKORRI M.E.

 

 

 

 

Idatzi