was successfully added to your cart.

X. BEASAINGO MENDI-ASTEA

Maquetaci—n 1

. BEASAINGO MENDI-ASTEA

Beste urtebetez, “Beasaingo Mendi Astea” ospatuko dugu Azaroaren 6tik 10era. Aurtengo edizioa Beasaingo bi mendi-taldeen artean antolatu da: Arrastaka Mendi Taldea eta Aizkorri Mendizale Elkartea. Proiekzio guztiak Igartzako Jauregian izango dira arratseko 19:30ean ostiralekoa izan ezik. Azken hau, Beasaingo Udaletxeko Batzar Aretoan izango da ordu berean. 6 proiekziok osatuko dute hamargarren edizio honetako “Beasaingo Mendi Astea”, aukera paregabea mendizaletasunaren inguruko esperientziak ezagutu, elkartrukatu eta partekatzeko.

Hamargarren edizio honetako gonbidatuak, Arrastaka Mendi Taldeaz eta Aizkorri Mendizale Elkarteaz gain, honako hauek izango dira:  Ihintza Elsenaar, Juanjo San Sebastian, Jorge Garcia-Dihinx (La meteo que viene) eta Goierriko Mendizale Beteranoak.

Maquetaci—n 1

Azaroaren 6an, astelehena, Ihintza Elsenaar eskalatzaile eta mendigoizalearen proiekzioak emango dio hasiera zikloari, “Peruko Puscanturpa mendian burututako eskalada” izeneko proiekzioarekin. Puscanturpa (Peru) mendian egindako eskalada eta bere bizipenak kontatuko dizkigu.

Perun dago Puscanturpa mendia, Huayhuash mendilerroaren hegoaldean. Bost lagun joan ginen, hiru neska eta bi mutil, Puscanturparen pareta amaigabe hartan bide berri bat irekitzeko asmoarekin. Hamabi egunez paretatzarrean gora eta behera ibili ondoren, Puscaj Pucutai bidea sortu zen, “hodeien iruleak” bertako hizkuntzan, ketxuan.

Batzuetan, bizitzan gertatzen zaizkigun gauza askoren zergatia ez dugu unean bertan ulertzen, geroago baizik. Perura egin genuen espedizioak ere bazuen bere zergatia, neure bizitzako oso une berezi batean iritsi baitzen.”

IHINTZA_ELSENAAR[1]

 

Asteartean, hilak 7, 80. eta 90. hamarkadetan zortzimilakoetan ibitako mendigoizalerik garrantzitsuenetako bat izango dugu gure artean, Juanjo San Sebastian. Juanjoren hitzetan, berea, mendian gauzatzen den bizitza baten istorioa da. “Bidaia” izenburupean, denboran zehar, munduko hainbat mendikate eta espazio naturaletako esperientzia ezberdinetan bizitako eraldatze pertsonal baten istorioa kontatzen digu.

“Esan daiteke, mendiko kontakizun bat baino, gizakiok senti ditzakegun emozio eta aldarte guztietan barna doan ibilaldi bat dela. Kontakizun hau, etengabeko ikaskuntzari eta egokitzeari buruzkoa da, inspiratzen laguntzen diguten ereduen bilaketa bat, edota lortu nahi ditugun helburuena. Protagonistaren, Juanjo San Sebastianen, ibilbide osoa biltzen du kontakizun honek, munduko hainbat txoko pribilegiatutakoa: hasi Europako Mendietatik eta Himalaia edota Karakorumeraino, Yukon-dik Hegoaldeko Georgietaraino… baina bereziki, beretzat esanahi berezia duten bi menditan pausaldi bat eginez: Alpamayo-n, Peruko Andeetan eta K2-n, Lurreko bigarren gailurrik garaienean.”

DCIM100MEDIA

 

Asteazkenean, 8an, Jorge Garcia-Dihinx izango da gurekin,  “La meteo que viene” blogaren sortzailea. Horretaz gain, Aragoiko Pirinioetan eskiekin egin daitezkeen ibilaldien inguruko 4 libururen egilea ere bada. Pediatra lanbidez eta mendia asko maite duena. Elurjauzien inguruko hainbat mito eta egiari buruz, metereologiak elur-estalduran duen eraginari buruz eta mendian kontuan izan beharreko jarrerei buruz mintzatuko zaigu. Hitzaldiaren izenburua honakoa izango da: “Nibologia eta Elurjauziak, neguan mendian kontuan hartu beharrekoak”

Irudi eta bideoekin lagundutako hitzaldia izango da, elur-esatulduraren oinarrizko kontzeptuak ulertzeko. Lurzoru eta orientazio ezberdinen arabera, elurjauzi bat nola sor dezakegun eta sortzea nola ekidin dezakegun ikusiko dugu. Elurjauzien inguruko mito eta egiei buruz hitz egingo dugu. Adibideak jarriko ditugu irudi eta bideon bitartez. Nola mugitu eta arrisku egoerak nola ekidin ikasiko dugu.  Eta azkenik, elurjauzi baten ondorioz gertatutako istripu baten aurrean zer egin azalduko dugu.”

IMG_0214_2[1]

 

Osteguna, Beasaingo bi mendi taldeentzat erreserbatuta dago. Bai Arrastaka Mendi Taldeak eta baita Aizkorri Mendizale Elkarteak ere, egin dituzten ekintzen inguruko ikusentzunezko bana eskainiko digute.

Arrastaka Mendi Taldearen ikusentzunezkoa “Ekintzaz Betetako Urtea Mendian” izenekoa izango da. Arrastaka Mendi Taldeko kideek egindako igoera, ikastaro, eskalada eta zeharkaldi ezberdinen errepasoa izango da.

IMGP0081[1]

 

Aizkorri Mendizale Elkarteak berriz, “Vignemale. 40 urte eta gero. 1976-2016” izeneko ikusentzunezkoa eskainiko digu. 1976an Vignemalen gertatutako istripuan bizia galdu zuten Jose Luis Orbegozo azpeitiarraren, Fernando Terradillos ordiziarraren eta Sebastian Sanchez beasaindarraren omenez eta oroimenez, 2016an egindako bidaiaren inguruko ikusentzunezkoa da.   

DSC_0178[1]

Azkenik, ostiralean, hilak 10, aurtengo Beasaingo mendi asteari amaiera emateko, Beasaingo Udaleko Batzar Aretora egingo dugu jauzi. Arratseko 19:30ean Goierriko Mendizale BeteranoekMendebaldeko eta erdialdeko Pirinioan zeharkaldia” izeneko emanaldia eskainiko digute.

“Zeharkaldi honen zatirik handiena Frantzian gauzatzen da, baina noizean behin Espainiako lurretatik ere igarotzen da. 9 etapa mendebaldeko Pirinioan zehar egindakoak dira eta 8 erdialdeko Pirinioan. Guztira 380 km dira eta etapa bakoitza 20 km ingurukoa da bataz beste.”

Belaguara_jaisten[1]

 

Beasaingo Udalari eskerrak eman nahi dizkiogu bere laguntza eta elkarlanagatik, horrenik gabe ez baikenuen Mendi Aste hau antolatzerik izango.

Arrastaka Mendi Taldeak eta Aizkorri Mendizale Elkarteak,  orokorrean kirola maite duten guztiak, eta bereziki mendia atsegin dutenak, Beasaingo Mendi Astearen edizio berri honetara gonbidatzen ditugu.

Idatzi